“Euskaraz erosi, Euskaraz bizi”

   Herrian erosteak eta euskaraz egiteak guztioi egiten digu mesedea.  Basauriko merkatariak eta ostalariak eta herritarrak herrian eta euskaraz saltzera eta erostera gonbidatzen ditugu.

ZEIN DA “EUSKARAZ EROSI, EUSKARAZ BIZI” EGITASMOAREN HELBURUA?

   Basauriko Udalak euskararen presentzia eta erabilera areagotu nahi ditu. Arlo sozioekonomikoak berebiziko garrantzia du gure eguneroko bizitzan; horregatik, Udalak euskararen erabilera areagotu nahi du herriko merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduetan.

NOIZ IPINI DA MARTXAN ?

   Kanpaina 2021eko ekainaren 15ean hasi eta epe mugarik gabe luzatuko da, bizirik mantendu nahi dugu denbora luze batez. Urterik urte zerbitzu eta jarduera eskaintza osatzen eta garatzen jarraitu nahi dugu.

ZEINTZU DIRA EGITASMOAREN ELEMENTUAK?

   1.    euskarazbizi.basauri.eus webgunea, merkatari eta ostalariei begirako zerbitzuen katalogoa. Bertan eskainiko dira:

  • Euskararen erabilera sustatzeko udalak eskaintzen dituen dirulaguntzei buruzko informazioa, eta merkatarientzat euskara ikastaroak egiteko dirulaguntzei buruzkoa.
  • Itzulpen, zuzenketa eta hizkuntza aholkularitzako zerbitzua.
  • Langile euskaldunen kontratazioari buruzko informazioa (Beharsarea).
  • Kartelak sortzeko maketazio-zerbitzua eta materiala (kartelak, posterrak, etab.)
  • Euskara ikastaroak: merkatari eta ostalarientzat zuzendutakoak.

Bertan formularioa dago, egitasmoarekin bat egiteko, material eskaera egiteko eta edozein kontsulta helerazteko.

   2.    Merkatari, ostalari eta bezeroaren artean euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina: KAISHOP. Hurbileko eta euskarazko tratua duen tokiko merkataritza sustatzea helburua duena. Hori da azken urteotan Bizkaian garatu den KAISHOP kanpainaren helburua, Basauriko Euskara Zerbitzutik zabaldu duguna. Kanpaina honetako mezua zabaltzeko bideoak erabili ditugu.

   Orain, ekainean, EUSKARAZ EROSI, EUSKARAZ BIZI egitasmoarekin bat egin eta  KAISHOP poltsak emango dizkiegu, arreta euskaraz eskain dezaketen establezimenduei, haiek euren bezeroei oparitzeko, euskaraz egiten duten bezeroei emateko. 2.000 poltsa banatuko ditugu uztailaren 15era arte, edo poltsa guztiak agortu arte.

ZER ABANTAILA SORTUKO DITU EUSKARAZ EROSI, EUSKARAZ BIZI EGITASMO HONEK ESTABLEZIMENDUETAN ETA BEZEROENGAN?

   EUSKARAZ EROSI, EUSKARAZ BIZI programaren bidez, merkatariek eta ostalariek beren establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko behar duten bultzada jaso ahal izango dute. Eta bezeroek aukera aprobetxatu eta hurbileko tratua euskaraz izan ahal izango dute gure saltokietan, euskaraz bizitzeko aukera zabalduz.

   Basauri, 2021ko, ekainaren 15a.

EranskinaTamaina
Luburuxka616.41 KB
Etiketak