“BonoBasauri”: apirilaren 12tik maiatzaren 30era jarriko dira zirkulazioan

   Basauriko Udalak beste ekimen bat jarri du martxan, udalerriko merkataritza eta ostalaritzaren jarduera ekonomikoa berpizteko, osasun-krisiaren ondorio negatiboei aurre egiteko laguntza gisa: «Basauri Bonua». Bonu horren bidez erosketak egitean bezeroak produktuak benetan balio duena baino gutxiago ordainduko du, eta horrela, Basauriko Udalak udalerriko kontsumoa bultzatuko du. Egitasmoaren onuradunak, berriz, herritarrak eta merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektorea izango dira.Bonobasauri

   Gastu-gaitasun desberdineko bi bonu mota igorriko dira: 4 euroko bonuak, 6 euroko gastu-gaitasunarekin, eta 10 euroko bonuak, 15 euroko gastu-gaitasunarekin. Hau da, 4 euroko bonuen kasuan, bezeroak 4 euro ordainduko ditu 6 euro balio duen produktu bat erostean, eta bi euroko diferentzia hori Basauriko Udalak hartuko du bere gain, eta 10 euroko bonuen kasuan, berdin jokatuko da» azaldu du Asier Iragorrik, Basauriko alkateak.

   «Horrela, Basauriko Udalak, guztira, 150.000 euro jarriko ditu kanpaina honetan, baina udalerrian 450.000 euro inguruko inpaktu ekonomikoa izango du, kopuru horri bezero bakoitzak bonua erostean ordaintzen duena batu behar zaiolako» gaineratu du Jose Ramón Suárez Basauriko Udaleko Merkataritzako zinegotziak.

   Bonuak kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan erosiko dira, eta NAN/IFZ/AIZ bakoitzeko gehienez 60 € arteko bonuak erosi ahal izango dira. Ezin izango dira eskudirutan trukatu, eta, erabili ezean, ez da bonuari dagokion diru-kopurua itzuliko.

   Bonuak ordaintzeko modu gisa onartuta programarekin bat egin nahi duten establezimenduek izena emateko aukera izango dute martxoaren 8tik 18ra, Basauriko Udalaren webguneko Egoitza Elektronikoan, https://bono.basauri.eus/index.php/eu/ estekan. Gero, atxikitako establezimenduen zerrenda ixten denean, Basauriko Udalak bonuak kudeatzeko aplikazioari buruzko prestakuntza-saio bat emango die.

   «Basauri Bonua» 2021eko apirilaren 12tik maiatzaren 30era erabili ahal izango da establezimendu atxikietan.

PANDEMIAK KALTETUTAKO KOLEKTIBO PROFESIONALENTZAKO LAGUNTZA-LERROAK

   «Basauri Bonua» programa udalerrian pandemiak kaltetutako kolektibo profesionalei laguntzeko beste lerro batzuei batzen zaie. Gaur-gaurkoz, Basauriko Udalak 432.000 euroko laguntzak eman dizkie dagoeneko merkatariei, ostalariei, ETEei eta autonomoei; horien artetik, 382.000 euro alarma-egoerak eragindako galerak arintzeko 590 laguntzari dagozkio, eta beste 49.705 euro, berriz, COVID-19ari aurre egiteko segurtasun-, prebentzio- eta euste-neurriak bermatzeko inbertsioen gastuak ordaintzeko 119 laguntzatan banatu dira. Eta, aurten, merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduetan inbertitzeko laguntza-lerroa 120.000 eurora handitu da (lehen 30.000 eurokoa zen), aurten kontzeptu berean (koronabirusaren prebentzioa) egin beharko diren gastuak ere sartzeko. Halaber, 2021. urterako, ostalaritzarako dirulaguntzen beste sorta bat egituratu da, 150.000 euroko aurrekontua duena, pandemiak eragindako jarduera-murrizketen ondorioz ostalaritza-establezimenduek izan dituzten galerak arintzeko.

   Gainera, merkatariei eta ostalariei 2020ko zaborren tasaren % 65 deskontatuko zaie, ostalaritzako terrazen tasaren zenbatekoaren % 35 baino ez da kobratu, eta aparkatzeko eremuetan terrazak jartzeko baimena ere eman da.

   Joan den urteko irailean, halaber, 100.000 euro bideratu ziren Bonoeskola erosketa-bonora, eskola-materiala udalerriko dendetan erosteko.

Basauri, 2021ko martxoaren 8a.

 

Etiketak