“Bizilagunak- bazkariak” 2017: azaroak 12

Bizilagunak-Aldameneko familia V

Bizilagunak

   Mahai baten inguruan, bazkaltzen, kultura ezberdinetako bi familia edo pertsona-talde bilduko dira. Bazkaria horietako baten etxean edo txokoan egingo da, eta dinamizatzaile baten laguntza izango dute antolatzeko.

Noiz?
Azaroak 12an.

Nola parte hartu?
•    Anfitrioi gisa, etxean norbait hartuz
•    Gonbidatu gisa, etxe batera joanez
•    Dinamizatzaile gisa, topaketetako bat koordinatuz

Zer da Bizilagunak?
Bizilagunak ekimenean bertoko pertsona-talde edo familia bat eta Basaurin bizi baina jatorriz atzerritarrak diren pertsonen talde edo familia bat bilduko dira, bazkari eta bazkalondo atsegin batez gozatzeko prest. Bazkaria bi familia edo talde parte-hartzaile horietako baten etxean edo txokoan egingo da, eta dinamizatzaileak antolatzen lagunduko du. Gainera, bazkarian parte hartuko du.

(Anfitrioien bazkari-gastuetarako dietak egongo dira).

Europa osoan egiten den ekimen bat da Bizilagunak eta hainbat herrialdetan antolatuko da une berean, bai eta Euskadiko udalerri askotan ere, besteak beste, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Getxo eta Barakaldon.

2012. urtetik 7.000 pertsona baino gehiago bildu ditu ekimenak.
Zeuk ere ekimen aberasgarri honetan parte har dezakezu!

Informazio gehiago:

bizilagunak@basauri.eus
944.666.355

Izena emateko: URRIAREN 29A BAINO LEHEN

1.    Sarean: www.basauri.eus

2.    Aurrez aurre egiteko, eskabidea hemen utzi:
Basauriko Udaletxea (HAIB)
Basozelai Gizarte Zentroa
Pozokoetxeko Kultur Etxean

ANIMATU ZAITEZ ETA BETE EZAZU ESKAERA ORRIA

 

Basauri, 2017ko urriaren 4an.

EranskinaTamaina
Kartela (pdf)453.04 KB
Liburuxka (pdf)343.08 KB
Etiketak