“Basauri Sano Bizi” logotipoa hautatzeko lehiaketaren oinarriak

1.- GAIA
   «Basauri Sano Bizi» Tokiko Osasun Sarearen irudia izango den logotipoa diseinatzeko lehiaketarako deialdia egiten du Basauri Kirolak Udalaren kirol erakundeak. Logo horrek lotura izan behar du Tokiko Osasun Sarearen helburuekin eta filosofiarekin, hau da, herritartasun aktiboa eta bizi-ohitura osasuntsuak sustatzearekin.

2.- PARTE-HARTZAILEAK
   Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko edonork har dezake parte lehiaketa honetan. Ez dago adin mugarik. Eskualdea ondoko udalerri hauek osatzen dute: Basauri, Etxebarri, Arrigorriaga, Galdakao, Arakaldo, Urduña, Orozko, Ugao, Zaratamo, Arrankudiaga eta Zeberio.
   Parte-hartzaile bakoitzak hiru logotipo aurkeztu ahal ditu, gehienez. Eskabide bakoitza indibidualki izapidetuko da. Horretarako, eskatutako dokumentazio osoa atxiki beharko zaio bakoitzari.

3.- FORMATUA ETA TEKNIKA
   Lanak formatu digitalean aurkeztu beharko dira: JPGn, TIFFen edo PDFn.
«Basauri Sano Bizi» marka-izena jaso behar du logotipoak, nahitaez; eta zerikusia izan behar du sustatu nahi diren balioekin (herritartasun aktiboa eta bizi-ohitura osasuntsuak sustatzearekin).

4.-BALORAZIOA
   Egileak interpretazio librea egin ahal du. Aintzat hartuko dira originaltasuna, sintesia eta herritarren parte-hartzearen helburu eta filosofiarekiko lotura.
   Proposamena ebaluatzerakoan, berriz, lehentasuna emango zaie honako hauei: Irudia soila, moldagarria eta atenporala izatea; iragarki moduan eraginkorra izatea; kalitate estetikoa izatea; proposamenaren sormena eta originaltasuna; eta erraz ekoitzi zein editatzeko modukoa izatea.
   Logotipoaren exekuzio teknikorako aldaketak egin behar izanez gero, Basauriko Udalak halakoak egin ahal izango ditu, aurretiaz egileari kontsulta eginda eta hari laguntza eskatuta.

5.- SARIA
   Saria 300 €-koa izango da. Ordainketa bakarrean pagatuko da, epaimahaiak ebatzi eta, gehienez, bi hilabeteko epean.

6.- PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA ETA MODUA
   Proposamenak aurkezteko azken eguna 2017ko irailaren 4a izango da, 14:00ak baino lehen.
Aurkezteko modua:
a) Posta elektronikoz zein Dropbox bidez, sanobizi@basauri.eus helbidera. Astunak ez diren irudiak (7 mb baino pisu txikiagoa dutenak) baino ezingo dira bidali Dropbox erabili gabe.
Mezu elektronikoa bidali behar da, bi artxiborekin:
- Batak jasoko ditu proposamen artistikoa edo logoa bereizmen handian; izenburua; eta aurkeztutako proposamenari buruzko azalpen labur bat.
- Besteak, Word formatuan, egilearen datuak jasoko ditu: izen-abizenak; NANaren edo identifikazio-agiriaren zenbakia; harremanetarako telefono-zenbakiak; posta-helbidea; eta helbide elektronikoa.
b) Artunduaga Kiroldegiko bulegoan (Artunduaga auzoa z/b), eta eskuz guri entregatuta. Kasu horretan, logotipoa CD-DVDan grabatuta aurkeztuko da, egilearen goitizena idatzita duen gutunazal batean. Goitizena idatzita duen beste gutunazal itxi batean jasoko dira egilearen datuak (aurreko atalean adierazitakoak).
   Parte-hartzaile eta proposamen bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio.

7.- EPAIMAHAIA
   Lehiaketaren lehen fasean, Talde Eragilea osatzen duten hiru erakundeetako (Basauri Kirolak, Barrualde ESI eta Osasun Publikoa) hiruna ordezkarik osatuko dute Epaimahaia.
   Bigarren fasean, «Basauri Sano Bizi»ren aurkezpenera datozen guztiak izango dira Epaimahaiaren parte.
Lehen fasean Epaimahaia osatzen duten pertsonek oinarri hauek interpretatu ahal izango dituzte, edota saria eman gabe utzi. Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da.

8.- EPAIA
   Lehenengo fasean, logotipoen arteko lehen hautaketa egingo du izendatutako Epaimahaiak, irailaren 21ean. Aurkeztutako lan guztien artean, bost logotipo hautatuko dira gehienez ere, hurrengo fasera igarotzeko.
   Urriaren 19an ebatziko da lehiaketa, «Basauri Sano Bizi» Tokiko Osasun Sarearen lehen topaketan. Proiektuarekin bat egin, eta bilerara datozen eragile eta norbanakoek izango dute botoa emateko eskubidea (pertsona bat, boto bat). Fase horretan berdinketa gertatuz gero, Basauriko Udaleko Kiroleko zinegotzi ordezkariak ebatziko du irabazlea nor den, kalitatezko botuarekin.
Epaimahaiak ebatzi ostean, ezagutzera emango da irudi irabazlea, eta Udalaren webgunean iragarriko da. «Basauri Sano Bizi» Tokiko Osasun Sarearen aurkezpen publikoa ere egingo da eta, bertan, lehiaketa irabazi duen logotipoa ezagutaraziko da.

9.- EGILE-ESKUBIDEAK LAGATZEA
   Logotipo irabazlea Basauriko Udalaren jabetzapekoa izatera igaroko da. Era berean, joko da egileak logotipo hori ustiatzeko eskubideak ere lagatzen dizkiola Udalari, zehazkiago, logotipoa erreproduzitzeko, banatzeko eta jakinarazpen publikoetan erabiltzeko eskubideak. Udalaren aldeko lagapen esklusiboa egingo du egileak.

10.- OINARRIAK ONARTZEA
   Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar bertako oinarri guztiak, Epaimahaia eta hark emandako epaia onartzea. Ezingo da Epaimahaiak hartutako erabakien aurka egin. Epaimahaiak ahalmena izango du oinarrietan aurreikusi gabeko edozein egoera egoki iritzitako moduan ebazteko.

11.- HARREMANETARAKO
   Argibide gehiago behar badituzue, deitu Artunduagako Kiroldegira: 944666383.

Aurkezpen epea: 
2017ko irailaren 17an