«BAT» Topaketen egitaraua aurkeztu du Basauri Koral Elkarteak

   «BAT»en (Basauriko Ahots-musika Topaketak) 45. edizioa izango da aurten, urriaren 13tik azaroaren 16ra. Kataluniako abesbatza batek, Nafarroako bik, Kantabriako batek, eta, betiko moduan, Basauriko hiru taldek hartuko dute parte ekimenean.

   Ospe handiko sei koruren kontzertuak izango dira. Besteak beste, hauexek etorriko zaizkigu: Cor Vivace (Bartzelona), Ereintza Abesbatza (Lizarra), Coral Canta Laredo (Laredo), Mendi Abesbatza (Doneztebe), eta, urtero bezala, Soinu bidea. Basauri Koral Txikiko umetxoentzako tartea ere izango da «BAT»ean. Basauri Koral Elkartearekin, Danbolin Txistu Elkartearekin eta Edurre Euskal Dantza Taldearekin batera ariko dira azaroaren 16an, Topaketei amaiera emateko.

   Kontzertu gehienak San Pedro elizan izango dira, dohainik. Ordea, lehenengo eta azken emanaldia Social Antzokian izango dira, 6 €-an.

BAT
KONTZERTUAK: DATA, ORDUA ETA TOKIA

COR VIVACE (Bartzelona ¬– Katalunia)
Urriak 13
20:00 – Social Antzokia – 6 €

EREINTZA ABESBATZA (Lizarra – Nafarroa)
Urriak 20
19:00 – San Pedro – Doan

CORAL CANTA LAREDO (Laredo – Kantabria)
Urriak 21
18:00 – San Pedro – Doan

MENDI ABESBATZA
(Doneztebe – Nafarroa)
Azaroak 10
19:00 – San Pedro – Doan

SOINU BIDEA (Basauri)
Azaroak 11
18:00 – San Pedro – Doan

BASAURI KORAL ELKARTEA (Basauri)
BASAURI KORAL TXIKI (Basauri)
DANBOLIN TXISTULARI ELKARTEA (Basauri)
EDURRE EUSKAL DANTZA TALDEA (Basauri)
Iñaki Belasko (piano-jotzailea)
Ernesto Sánchez (aktorea
)
Azaroak 16
20:00 – Social Antzokia – 6 €

 

Basauri, 2018ko urriaren 9an.

Etiketak