Sección Basauri

Iritsi da Basauri Kirolakera «Mugiment» kirol txartela, instalazioak erabiltzeko txartel bakarra

   «Mugiment» kirol txartela doako «txartel birtuala» da, eta kirola sustatzea eta herritarrentzako kirol eskaintza handitzea du helburu.

Zaintzaileei laguntza emateko programa (zainduz)

   Lan konplexua izan daiteke mendekotasun-egoeran daudenak familia-giroan zaintzea, eta denbora eta energia asko eskatu ohi du.

   Hitzaldian, bada, familia-giroan zaintzeari buruzko oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu, eta zaintzaileen rol eta profilak ere bai. Horrez gain, Zainduz zerbitzua aurkeztuko dugu (zeinaren helburua den zaintzaileei laguntza ematea), eta udalerrian antolatzen ditugun doako programa eta jardueren berri emango dugu.

Datak:
Azaroak 11 (astelehena): Pozokoetxe Kultur Etxea

BIZILABE gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdi-ekimena

   Bizkaiko Foru Aldundiak, Basauriko Udalak eta Nerbioi-Ibaizabaleko beste udalerrietako Gazteria Sailek bultzatuta, urritik urtarrilera bitarte, eskualdeko 14-17 urte bitarteko gazteek aukera izango dute zientzia eta teknologia tailerrez gozatzeko.

EranskinaTamaina
Informazio-liburuxka 1 (jpg)195.42 KB
Informazio-liburuxka 1 (jpg)174.8 KB

MARIENEA Basauriko Emakumeen Etxea

 

   MARIENEA Basauriko Emakumeen Etxeko 2019-2020 ikasturteko ekintzen proposamena.

   EMAKUMEENTZAKO JABEKUNTZA ESKOLAKO EKINTZEN izen-emate epea irailaren 16an hasiko da eta hurrengo email, Web gune edo telefonoaren bitartez apunta zaitezkete:
marienea@basauri.eus
berdintasuna.basauri.eus
tel. 94 612 41 02
Baita zuzenean MARIENEAra hurbilduz, Kareaga Goikoa 54 helbidean.

   Hauen guztien hedapena eskertzen dizuegu, eta zuen parte hartzea espero dugu!!!

 

Basauri, 2019ko irailaren 13an.

EranskinaTamaina
Berripapera 2019-2020 (pdf)1.23 MB

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA 2018-2019

Euskarazko produktuen katalogoa gurasoentzat eta 0-16 urte bitarteko haur eta gazteentzat, ehunka erreferentzia biltzen ditu. Bestalde,  KATALOGOA.EUS webguneak 6.000 euskarazko produktu zure eskura dituzu

Hondakin guztiak, eta, bereziki, plastikoak murriztea, gaika biltzea eta berrerabiltzea

   2018ko ekainaren 26ko osoko bilkuran, hondakin guztiak, eta, bereziki, plastikoak murriztu, gaika bildu eta berrerabiltzeari buruzko mozioa onetsi zuen Udalbatzak .

PLASTIKO-KONTSUMOA GUTXITZEKO 10 JARRAIBIDE (DESKARGATU)

   Mozio horretan hartutako konpromisoen artean, hauxe:

BASAURI BIZIA, Basauriko agenda app batean

«Basauri Bizia» udalerriko ekitaldien agenda jasotzen duen mugikorretarako aplikazioa aurkeztu du Udalak

San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxeko herri-galdeketaren emaitzak

HERRI-GALDEKETAREN EMAITZAK

   Hona hemen San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxeko Hiri-berroneratze Planari buruzko herri-galdeketaren emaitzak:

ERROLDA, GUZTIRA: 33.480
BOTO-EMAILEAK: 6.051
ERREGISTRATUTAKO PARTE-HARTZEA: 18,07%

   Egindako galdera: «Ados zaude San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxen hiri-berroneratze proiektu hau egitearekin?». Jasotako botoak:

BAI: 73,13% / 4.425
EZ: 26,09% / 1.579
ZURIAK: 0,36% / 22
BALIOGABEAK: 0,41% / 25

Aldeko eta kontrako botoen arteko DIFERENTZIALA: 47%.

EranskinaTamaina
Emaitzak mahaika (pdf)40.88 KB

TXAKURRAK ETA KATUAK ADOPTATZEA: EMAIEZU BESTE AUKERA BAT!

   Txakur edo katu batekin bizi nahi baduzu, abandonatutako etxabereak bide publikotik jasotzeko Zerbitzuak erreskatatutako bat adoptatzeko aukera ematen dizu Basauriko Udalak —gaur egun, Txakurraren Etxean daude animalia horiek guztiak—.

Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko gazteriaren diagnostikoaren aurkezpena

   Pasa den Uztailean Nerbioi Ibaizabal eskualdeko gazteriaren azterketa-diagnostikoa amaitu zen. Honetan, 500 gaztek baino gehiagok euren iritzia eman zuten online inkesta baten bidez, 100 bat gaztek talde eztabaida ezberdinetan parte hartu zuten eta 40 gizarte eragile baino gehiagok gazteriari lotutako erronken inguruan gogoeta egiteko topaketa egin zuten.

Syndicate content