Sección Basauri

Merkatal eremuen birgaitze urbanistikoa

Basauriko merkataritzako kale garrantzitsuenen irudia berritzen hasi da egun hauetan. Eremu horien berritzera aste honetan bertan hasi da erdigunean dauden Resurreccion Maria de Azkue eta Balendin Berriotxoa kaleak berriro urbanizatzeko obrekin, bi kale horietan udalerriko merkataritza eta osalaritzako establezimendu ugari pilatzen da, eta Galizia kalea modernizatzeko obrekin, gune horretan ere, basauriarrek erosketak egin edo pintxo bat hartzeko ohitura handia dute.

Berriro urbanizatzeko obrak Basozelai eta Kareaga.

Basozelai eta Kareagan, berriro urbanizatzeko obrei hasiera eman zaie, horiek 2 hilabete iraungo dute (irisgarritasuna, zoladura eta argiteria)  

Nafarroako pasaiak

Urtarrilaren 9tik 29ra, Patxi Uriz-en "Nafarroako pasaiak" ikusgai San Migueleko Taberna Mayor-en. Ordutegia 10:30-13:15 eta 16:30-20:15.

Basauri, ONCEren kupoian irisgarritasunaren alde egindako apustuagatik

Bost miloi kupoietan, irisgarritasun unibertsalaren garrantziaz jabetuta dagoen Basauri herriaren irudia agertuko da irailaren 6an, asteartez.

ONCEk Basauriri eskainiko dio datorren irailaren 6ko kupoia, 2010eko Irisgarritasunaren Sofia Erregina Saria irabazi zuelako. Ekimen horrekin, Erakundeak omenaldia eskaini nahi dio Basauriri, gaitasunak murriztuak dituztenentzat eredugarria baita irisgarritasunean.

Basauriko Alkateak, Andoni Busquet, eta ONCE Euskadiko Lurralde Ordezkariak, Basilio San Gabriel, kupoi horren aurkezpena egin zuten Basauriko Udaletxean.

Metrorako lanak. Udaletxeko parkean eta Basozelaien.

Uztaileko lehenengo astean hasi dira udaleko parkea eta gune hauetako metro sarrerak urbanizatzeko lanak: udaletxe alboko sarrera eta Gipuzkoa kaleko igogailu bikoitza. Metroa gure herrira iristearen ondorioz kaltetutako gune horiek berritzeko lanak azaro partean bukatzea aurreikusi da, metroak Basauriko geltoki berria martxan jartzen duenerako, gutxi gorabehera.

Lanen eragina jasoko duen gune osoaren inguruan hesia jarriko dute, udaletxeko parketik hasita; hortaz, ezin izango da aisialdi gunera sartu.

Basauri Con

Otsailaren 18, 19 eta 20an ospatuko da Kultur Etxeko Ibaigane Antzokian, Nazioarteko Basauri Con 2.0 Zientzia Fikzioko Konbentzioa. Bigarren edizio honetan bertan izango dira EDWARD JAMES OLMOS, MICHAEL SHANKS, TORRI HIGGINSON eta MICHAEL TRUCCO, eta horiek Battlestar Galactica, Stargate SG1, 24, CSI, V eta beste zenbait serietan agertzen diren aktoreak ditugu.

Basauriko futbola homenduta datorren abenduaren 26an

Basauriko Udaleko Herritarren Harremanetarako Arloak Hego Uribeko futbol selekzioen III. Txapelketa antolatu du, datorren abenduaren 26rako, Soloarteko futbol zelaian, Basauriko futbol ingurune osoa omentzeko helburuz.

Bigarren partida, zeinetan herriko taldeak Arrigorriagakoaren aurka jokatuko duen, 10:45ean hasiko da, eta ordu bete beranduago, hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko da.

EranskinaTamaina
basauriko_futbola_homenduta.pdf385.33 KB

Basauriko XIX. Kirolaren Gala

Ekitaldi horretan Udalak hamar sari entregatuko dizkie Basauriko kirola handiagoa egin duten herriko kirolari, klub eta erakundeei.

Hain ezaguna den Anne Igartiburu euskal aurkezleak zuzendu du basauriar Kirolaren XIX. Gala, eta Ibaiganeko Kultur Etxeko ekitaldi aretoa beteta egon da.

Desioen argi eta zuhaitzak gabonetan

Aurten, kaleak apaintzeko Gabonetako argi tradizionalez gain, zenbait udal eraikinetan eta herriko sarreretan, Udalak 7 pinu artifizial ipini ditu herriko auzo desberdinetan.

Oraingo honetan, ez dira gabonetako bolekin apaindutako Eguberritako zuhaitzak soilik, baizik eta Desioen Zuhaitzak dira. Herritarren Harremanetarako Arloak hartutako ekimen bat izan da, herriko umeek beren desioak zuhaitz horien adarretan dauden gutunazaletan jarri ditzaten, eta kultura zentroetako ludotekekin elkarlanean eraman da aurrera.

Reina Sofía saria

90. hamarkadan, Basauri Euskadiko lehenengo udalerria izan zen arrapala eta eskailera mekanikoak jartzen. Ordutik hona, Udaleko Hirigintza Arlotik lan asko egin da, ingurune fisikoan inguru irisgarria sortzeko. Inguruko orografia zailak sortzen dituen oztopo arkitektonikoak gainditzeko eginiko ahalegin hori aintzatetsi egin du Udalerrien Irisgarritasun Unibertsalaren Reina Sofía Sariak. Sari horretan, Basauri bere tamainako beste udalerri batzuekin izan da lehian.

Syndicate content