Nagusiak

Bertan behera uztea 2020ko San Fauestoetarako Kartel-lehiaketaren deialdia

Bertan behera uztea 2020ko San Fauestoetarako Kartel-lehiaketaren deialdia

Bizi dugun osasun-egoera dela eta, sanfaustoak ez ospatzea erabaki dute, eta, ondorioz, bertan behera geratu da 2020ko jaietako kartel-lehiaketaren deialdia.

Dagoeneko kartela erregistratu baduzue, itzultzeko eskatu ahal duzue. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzue kultura@basauri.eus helbidera, gaian «2020KO JAIETAKO KARTELA ITZULTZEA» jarrita eta eman zizueten zenbakia adierazita.

 

HERRITARREN LAGUNTZA, BAKARDADE-KASUAK DETEKTATZEKO

   Bizi dugun osasun-larrialdia dela eta, Basauriko Udalak laguntza eskatzen die herritarrei, bakardadean egoteko arriskua duten adinekoak identifikatu ahal izateko. Zaurgarritasun-arrisku hori duten askok arreta jasotzen dute ja, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek kasuak identifikatuta dituztelako. Orain, Zainduz programaren bitartez (mendekotasun-egoeran daudenen senitarteko edo zaintzaileentzako programa) eta Basauriko Udalaren Gizarte-politika Arloko Adinekoen Ataletik, helburua da udalerrian bakardade-arriskuan egon daitezkeen guzti-guztiengana heltzea.

Syndicate content