Azken edizioko partaidetza maila gainditzea —29 taldek aurkeztu zuten beren burua— Basauriko Udalak antolatzen duen VII. Maketa Lehiaketaren helburuetako bat da. Maketak aurkezteko epea urtarrilaren 31n amaituko da, eta edozein musika estilotako taldeek aurkeztu ahalko dute beren burua.
Maketak aurkezteko epea: Azaroaren 21tik 2012ko urtarrilaren 31ra arte. Lekua: Basozelai gizarte etxea. (Basozelai kalean 11 zb.), Gaztetokian eta Zirt-zart Gazte Bulegoan