Etxe Maitia egoitzak ibilgailu egokitu berri bat dauka, “la Caixa”ren Gizarte Ekintzak dohaintzan emandakoa. Ibilgailu horren bidez, ezintasunen bat daukaten erabiltzaileak eraman ahal izango dira, bai eta mediku-zentro ezberdinetara joan behar duten pertsonak ere.
Citroen Berlingo markako ibilgailu egokitu horrek 18.000 euro inguruko balioa du, eta gurpil-aulki batek bezala funtzionatzen duen kopilotu-eserlekua dauka; eserleku hori automatikoki jaitsi daiteke lurreraino, ezintasunen bat daukaten bidaiariak jasotzeko.


